Munduko Pilota Batzarra

Munduko Pilota Batzarra

Compartir

Munduko Pilota Batzarra
Consejo Mundial de Pelota Vasca
Basque Pilota and Associated Sports' World C

29/07/2025

🏆 EUSKAL HERRIA 4 1/2 TXAPELKETA
🏆 BASQUE COUNTRY 4 1/2 TOURNAMENT

✔️ Boise San Inazio 2025

Photos from Munduko Pilota Batzarra's post 09/08/2024

Atzo trinketeko euskal selekzioko pilotariek bere azkenaurreko partiduak jokatu zituzten Mexikon, Coatepec trinketean (Ixtapaluca).

Jaialdi honetan, mexikarrak eta euskaldunak bikote mixtoak osatu zituzten. Lehenengo partiduan Gorka Otaduyk Kevin Mundo izan zuen bikote, Jimenez eta Peñaren aurka. Berriztarrak partidu polita jokatu eta 3. set-era heltzea lortu zuen arren, garaipenak ihes egin zion.

Ondoren, Mikel Aurrekoetxea eta Ireber Egañak elkarrekin neurtu zituzten indarrak, Kevin Hernández eta Jesus Diazen aurka. Partiduaren lehenengo zatian euskaldunek bere maila erakutsi ez zuten arren, bigarrenean gauzak zailago jarri zizkioten, nahiz eta ez lortu garaipena.

Azken partiduan berriz ere bikote mixtoak osatu zituzten. Larrañagak Einar Mundo izan zuen atzelari, eta Asier Aspuruk Jorge Hernández aurrelari. Partidu polita eta orekatua jokatu zuten, baina bi set-ak alde berera erori ziren.

Mundo - Otaduy 07/15/00
Jimenez - Peña 15/13/10

Aurrekoetxea - Eraña 02/10
Hernández - Diaz 15/15

Larrañaga - Mundo 15/15
Hernández - Aspuru 13/12

Bihar izango dute espedizioko azken eguna eta jaialdia! Partidu bikainak! Einar Mundo eta Asier Aspururen arteko banakako partida ederra tarteko!!

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Escuela de Pelota Vasca “Lauburu México”

Photos from Munduko Pilota Batzarra's post 08/08/2024

Euskal selekzioak bere bigarren pilota jardunaldia jokatu zuen atzo Mexikon, oraingoan trinketean. Coatlinchanen izan ziren partiduak, Texcoco herrian eta 300 pertsona ingururen aurrean.

Jaialdiari hasiera Ireber Eraña eta Mikel Larrañagak eman zioten, Hernandez - Hernandez bikotearen aurka. Lehenengo jokoan aurre egin zioten arren, bigarren jokoan gehiago izan dira etxekoak.

Ondoren, pilotari abadiñarrak banakako partidua jokatu du Mexikoko azpitxapeldunaren aurka. Lehenengo set-ean beti aurretik joan den arren, bigarren seta 5-2 atzetik joan eta egoerari buelta eman behar izan zion.

Azken partiduan, Mikel eta Gorkak binakako txapelduna izan zuten aurrean, Einar Mundo, bere anaia izan zuelarik bikote. Euskal selekzioko bikotea saiatu zen arren, mexikarrak gehiago izan ziren hasieratik amaierara.

LARRAÑAGA - ERAÑA 08/07
HERNANDEZ - HERNANDEZ 15/15

ASPURU 15/15
PEÑA 11/11

AURREKOETXEA - OTADUY 01/05
MUNDO - MUNDO 15/15

Gaur beste jardunaldi bat izango dute, oraingoan mexikarrak eta euskaldunak nahastean bikoteak osatuz.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Escuela de Pelota Vasca “Lauburu México”

06/08/2024

Mexikon diren gure selekzioko pilotariak beraien modalitatean arituko dira gaur!

Texcoco herriko COATLINCHAN trinketean 3 partidu izango ditu MEXIKO vs EUSKAL SELEKZIOA desafioak.

Lehen partiduan Larrañaga eta Eraña arituko dira binaka. Jarraian, Asier Aspuru banaka. Eta bukatzeko, beste binakako bat, Aurrekoetxea eta Otaduyk jokatuko dutena.

Zorte on jaialdiko pilotari guztiei!
Gora EUSKAL SELEKZIOA!
Gora MEXIKO!

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Escuela de Pelota Vasca “Lauburu México”

06/08/2024

Trinketeko Euskal Pilota Selekzioa Mexikon d**o pasa den asteko ostegunetik, bertako pilotariekin topaketa eta jaialdietan parte hartzeko asmoarekin.

10 egun emango dituzte bertan, eta igandean jokatu ziren bidaia honetako lehenengo partiduak, Tecamac herriko frontoian. 500 pertsonen aurrean, hiru pareten artean neurtu behar izan zituzten indarrak.

Jaialdiari hasiera Asier Aspuru eta Ireber Erañak eman zioten, garaipen errez bat lortuz Donovan-Usiel bikote mexikarraren aurka. Lehen set-a 10-7ko emaitzarekin atera zuten aurrera. Bigarrenean, nahiz eta 4-5 atzetik joan, azkenean garaipena lortu zuten.

Bigarren partiduan Mikel Larrañaga eta Gorka Otaduyk defendatu zituzten gure koloreak. Hasiera ikaragarria izan zuten biek, 10-3 batekin aurrea hartuz eta joku polita erakutsiz, Mikelen tantu ikaragarriekin. Bigarren set-ean ordea, balantzak beste aldera egin eta mexikarrek berdinketa lortu zuten. Azken set-ak ez zuen kolorerik izan.

Jaialdiko desafioan Mikel Aurrekoetxeak Fernando Medina "Momo JR." izan zuen aurkari. Partiduaren lehenengo zatian Momoren kolpe ikaragarriak lekutik atera zuen behin eta berriz Mikel. Bigarren zatian, euskalduna jokoa nahasten saiatu den arren eta momentu batzutan set-a irabaziko zuela ematen zuen arren, azkenean Fernandok partidu eder hau etxean utzi zuen.

ASPURU - IREBER 10/10
DONOVA - USIEL 07/05

LARRAÑAGA - OTADUY 10/05/0
ABRAHAM - MARVIN 03/10/5

AURREKOETXEA 03/07
MOMO 10/10

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
Escuela de Pelota Vasca “Lauburu México”

31/07/2024

🛫 BADOAZ!!!!

📌 REUNION UHARTEAK / ISLAS REUNION
📅 2024-07-31 / 2024-08-09
🏆 Erremintako txapelketa / Campeonato de Herramienta

28/07/2024

4 t'erdiko txapelketa atzo bukatuta, gaur binakako partidua jokatuko dute Boisen dabiltzan neskek!

Erakustaldi bikaina espero da Boiseko San Inazio jaietako azken egunean!

27/07/2024

OLATZ ARRIZABALAGA TXAPELDUN BOISEN!

II. Euskal Herria Basque Country Txapelkelketako finala jokata da gaur Boiseko Basque Blockeko pilotalekuan. Arrizabalaga eta Etxegarai aurrez aurre kaiola barruan.

Gernikarrak jarri du erritmoa lehen tantutik eta 4 bat tantuko aldea hartu du partida hasi eta gutxira. Partida kontrolpean zeukal ematen zuen arren, Madalenek atzetik jarraitu dio uneoro. Etzi ez eta gainera, partidaren azken txanparako, 16-14 gerturatzea lortu du Oñatiarrak. Olatz baina, bere lekuan mantendu da, buruz jokatu eta 21-16 aurretik jarriz. Azken zatiko tantoak oso gogorrak izan dira, Gernikarraren defentsarako gaitasunak harmailak zutik jarri ditu eta une horretan Madalenek, asko kostata, egindako 3 tantu ederrek txalo zaparrada amaigabeak izan ditu sari. Azken tantoa baina, Olatzentzat izan da, bi pareta eder batekin egindakoa.

Honela, 22-19ko emaitzarekin, Olatz Arrizabalaga Boiseko aurtengo TXAPELDUN!

27/07/2024

II. Euskal Herria Basque Country 4 t'erdiko txapelketako finalaurrekoak jokatu berri dira Boisen.

Lehen finalaurrekoa gipuzkoarren artekoa izan da, Naroa Agirre eta Madalen Etxegarai aurrez aurre. Partida oso parekatua, tanto gehienak oso gogorrak eta 16-16 berdinduta egon ondoren, Oñatiarrak partida amaiera on batekin 22-17 irabaztea lortu du.

Bizkaitarren arteko finalaurrekoan, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde aritu dira. Gaminde indartsu sartu da partidan, aurretik jarri eta partida erdian 10-10 berdindu arte huts gutxi eginez eta abiadura bizian aritu dira biak. Partida erditik aurrera baina, Gernikarrak aurrean tantoak egiteko daukan gaitasuna plazaratu eta Gamindek urduritasunaren eraginez egindako hutsak baliatuz, 18-11ko aldea hartu du. Azkenerako, Arrizabalagak arazo handirik gabe lortu du finalerako txartela, 22-15.

Bihar jokatuko da finala, Madalen Etxegarai eta Olatz Arrizabalagaren artekoa, Boisen arratsaldeko 16:00retan (Euskal Herriko gaueko 12etan).

Photos from Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza's post 14/03/2024
Photos from Munduko Pilota Batzarra's post 29/02/2024

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA SAN FRANCISCON!

Otsailaren 14tik 23ra bitartean, gure selekzioko pilotariak San Franciscoko Euskal Etxean izan ziren. Bertan, Euskal Etxearen 42.urteurreneko ospakizunaren parte izan ziren gure pilotariak, emakumezkoen pala partidu bat eta gizonezkoen eskuzko beste bat eskeiniz bertako pilotaalekuan.

Euskal Etxeko kideak liluratuta geratu ziren emandako erakustaldiarekin eta pilotan egiteko gogoz ondorengo egunetan bertako pilotariekin egindako saioekin.

¿Quieres que tu empresa sea el Gimnasio mas cotizado en Bilbao?

Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Localización

Categoría

Dirección


Egaña 18
Bilbao
48010

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 20:00
Martes 09:00 - 20:00
Miércoles 09:00 - 20:00
Jueves 09:00 - 20:00
Viernes 09:00 - 20:00
Sábado 10:00 - 14:00
Domingo 10:00 - 14:00