07/09/2026
Aste bete-betea Euskadi Fundazioaren egiturentzat, Europan, Asian eta Ameriketako Estatu Batuetan lehian. Podiuma, garaipena, Munduko Txapelketako bosgarren postua eta lidergoari eustea utzi dizkigu asteburuak.
🧡 Euskaltel-Euskadi. Axel van der Tuukek maila bikaina erakutsi du ZLM Tourrean eta hirugarren amaitu du sailkapen nagusian, talde laranjarentzat balio handiko podiuma lortuta. Herbehereetako lasterketan taldeak beste emaitza aipagarri batzuk ere utzi ditu: Danny van der Tuuk hirugarren izan zen larunbateko etapan eta Borrokalariaren saria eskuratu zuen. Txinan, Yago Agirrek 9. postuan amaitu du Tour de Shanghaiko sailkapen nagusia, eta Paul Hennequin laugarren izan zen azken etapan. Italian ere izan zen presentzia laranja, Iker Mintegi 19. izan baitzen GP Industria & Artigianaton.
💜 LABORAL Kutxa-Euskadi. Bretainiako bi klasiko gogorretan lehiatu da talde morea asteburuan. Cata Soto 11. izan zen larunbateko Tout commence en Finistère Ladies Classicen, hamar onenen atarian. Igandean, Pointe du Raz Ladies Classic zorrotzean, erorikoek taldearen aukerak baldintzatu zituzten, Cata Soto eta Marjolein van't Geloof kaltetu zirela. Asteburu konplikatua izan arren, taldeak berriro neurtu ditu indarrak maila handiko nazioarteko tropelean.
🤍 BBK-Euskadi. Urdulizko Andra Mari Sari Nagusian ez zen taldearen egunik onena izan, baina albiste garrantzitsuena sailkapen nagusitik dator: Aimar Galdós Lehendakari Txapelketako lider jarraitzen du. Bi proba baino ez dira falta txapelketa amaitzeko, Oñatin eta Beasainen, eta Galdósek lehen postuan ekingo dio azken txanpari.
❤️ Team Iparralde. Garaipena Lierniko Txirrindulari Proban. Bastian Laffitte izan zen indartsuena eta beste emaitza bikain bat gehitu zuen Team Iparralderen denboraldira. Harrobiko egiturarentzat asteburuko albiste nagusia, garaipenarekin etxera itzulita.
💚 Imanol Arriortua eta Mikel Aristi. Euskadi Fundazioaren bi ordezkariak munduko onenen artean izan dira Alabamako Munduko Txapelketan. Arriortua eta bere pilotu Mikel Aristi bosgarren izan ziren tandem kategoriako erlojupekoan, Munduko Txapelketan top-5 bikaina sinatuta.
Garaipen bat, podium bat, lidergoa eta munduko onenen artean egoteko beste