13/09/2022
Kaixo kaixo ekipo! zer moduz zaudete?🌱🐞
Oraindik oporretan ala? ez al zarete udazkenera begira jarri? ba jakizue zita garrantzitsu bat dugula urriaren 1ean, eta gogoratu irekita d**oela izen ematea. Beraz, ez despistatu eta eman zuen izenak!
Izan ere, d**oeneko badakizuen bezala, hilabeteak daramatzagu Harainori bukaera eman nahian. Ez pentsa! guri ere kosta egiten zaigu hainbeste gozarazi digun ibilbide bati agur esatea. Horregatik, harainokide guztiok batuko gaituen egun eta plaza bat antolatu dugu; guraso, gazte zein haurrentzat. 👪
Beraz, animatu eta eman izena beheko galdetegian! ❤🐞🌻🌱
👇
Galdetegia:
Haraino, honaino!
Kaixo ekipo! zer moduz zaudete? Dagoeneko badakizuen bezala, hilabeteak daramatzagu Harainori bukaera eman nahian. Ez pentsa! guri ere kosta egiten zaigu hainbeste gozarazi digun ibilbide bati agur esatea. Horregatik, harainokide guztiok batuko gaituen egun eta plaza bat antolatu dugu; guraso, gazte...
26/07/2022
Hemen auzoko hormetako kartelen arrazoia!!
Dagoeneko badakizuen bezala, hilabeteak daramatzagu
Harainori bukaera eman nahian. Ez pentsa! guri ere kosta egiten zaingu hainbeste gozarazi digun ibilbide bati agur esatea. Horregatik, harainokide guztiok batuko gaituen egun eta plaza bat antolatu dugu; guraso, gazte zein haurrentzat. 👪
Urriaren 1ean izango da, hain gure bilakatu dugun Trinitate Plazan. Egun osoko egiarau bat antolatu nahi dugu, baina zuen laguntza behar dugu horretarako. Jakin nahi dugu zenbat etorriko zareten zuen etxetik, bazkaltzen geldituko zareten... Bestalde, zuen laguntza ere beharko dugu, muntatu edo desmuntatzeko, mahaia jarri eta kentzeko, janaria zerbitzatzeko... Beraz, erantzun, mesedez, galdera horiei guztiei beheko galdetegian! ❤🐞🌻🌱
Haraino, honaino!
Kaixo ekipo! zer moduz zaudete? Dagoeneko badakizuen bezala, hilabeteak daramatzagu Harainori bukaera eman nahian. Ez pentsa! guri ere kosta egiten zaingu hainbeste gozarazi digun ibilbide bati agur esatea. Horregatik, harainokide guztiok batuko gaituen egun eta plaza bat antolatu dugu; guraso, gazt...
26/07/2022
Kaixokaixo ekipo! ondo?😍
Auzoan horrelako kartelak ikusiko zenituzten d**oeneko, ezta? Ba, kartel horren zergatia jakin nahi baduzue, ikusi gure hurrengo publikazioa!🧐
17/05/2022
Azken egunak ekipo! Azken egunak udan egingo dugun asteburu pasan izena emateko!
Gogoratu 2010 urtera arte jaiotakoekin egingo dugula asteburu pasa uztailaren 9tik 10era.
Ez pentsa txikienez ahaztu garenik, emango dizuegu horren berri gehiago aurrerago!
Bitartean, animatu eta bete izen ematea!! 😊😊
UDAKO ASTEBURUPASA!!
Kuku familia!! zer moduz zaudete? Aspaldi gure berri jakin gabe, ezta? badakizuen bezala Harainoren ibilbidea, oraingoz behintzat, amaitutzat ematen ari gara. Baina amaiera polit bat eman nahi diogu honi guztiari, Harainok, eta, noski, zuek merezi duzuen agur bat! Horretarako, Harainoren parte izan....
29/04/2022
Gogoratu izen ematea irekita daukagula oraindik!
Animatu, amaiera polita eman nahi diogu Harainori 🌸🌸🌸🌸
UDAKO ASTEBURUPASA!!
Kuku familia!! zer moduz zaudete? Aspaldi gure berri jakin gabe, ezta? badakizuen bezala Harainoren ibilbidea, oraingoz behintzat, amaitutzat ematen ari gara. Baina amaiera polit bat eman nahi diogu honi guztiari, Harainok, eta, noski, zuek merezi duzuen agur bat! Horretarako, Harainoren parte izan....
25/04/2022
Kuku familia!! zer moduz zaudete?🤗😉
Aspaldi gure berri jakin gabe, ezta? badakizuen bezala Harainoren ibilbidea, oraingoz behintzat, amaitutzat ematen ari gara. Baina amaiera polit bat eman nahi diogu honi guztiari; Harainok, eta, noski, zuek merezi duzuen agur bat! Horretarako, Harainoren parte izan zaretenokin ekintza batzuk egitea pentsatzen ari gara hemendik eta amaierara bitarte egiteko!!
Oraingoan asteburu pasa bat egiteko proposamenarekin gatoz. Uztailaren 9-10 asteburuan izango da, 2010era arte jaiotako gazteekin. Baina, lasai! Gaztetxoagoekin egingo dugun ekintzaren berri aurrerako emango dugu!
Beraz, animatu ekipo! eta bete beheko izen ematea 😜🙂💪🎉🎊
-
UDAKO ASTEBURUPASA!!
Kuku familia!! zer moduz zaudete? Aspaldi gure berri jakin gabe, ezta? badakizuen bezala Harainoren ibilbidea, oraingoz behintzat, amaitutzat ematen ari gara. Baina amaiera polit bat eman nahi diogu honi guztiari, Harainok, eta, noski, zuek merezi duzuen agur bat! Horretarako, Harainoren parte izan....
27/02/2022
Kaixo auzokide,
Haraino Astialdi Taldeko begirale taldetik idazten dizugu. Azken bi urteetan arrazoi ezberdinengatik gure jarduerak ia geldituta egon dira. Denbora honetan, taldea asko ahuldu duten gertakari ugari gertatu dira: begirale taldearen neke pilatua, gure lokaletako materiala udalak zaborretara bota izana, gure Kijera gaztetxean genuen txokoa udaletxeak itxi izana, Covid garaian ezarritako neurri murriztaileak... Oso zaila egin zaigu guzti horri aurre egitea, eta gaur egun ez daukagu nahikoa indar taldearekin jarraitzeko. Gainera, gure auzoan bizitzea zailtzen ari den bezala, gure auzoan antolatu eta ekintzak proposatzea ere ez da xamurra.
Hala ere iruditzen zaigu auzo honek aisialdi talde bat edukitzea oso aberasgarria izan dela (eta etorkizunean ere izango litzatekeela). Auzo izaera sendotzea, haur eta gazteak taldean aritzea, aisialdi alternatibo bat edukitzea eta balio hezitzaile ezberdinak lantzeko topaleku bat edukitzea garrantzitsua dela sinisten dugu. Horregatik, auzo honek astialdi talde bat edukitzen jarraitzeko apustua egin nahiko genuke. Lagunduko diguzu ahalegin honetan?
Haur bezala etorri bazinen eta beste haur batzuek zuk izan zenuen aukera hori izatea nahiko bazenu. Guraso bazara eta zure haurrentzako auzo hobe bat nahi baduzu.
Gaztea bazara eta auzoko haurrentzako ekintzak antolatzeko gogotsu bazaude. Auzokidea bazara eta edozein modutan lagundu dezakezula iruditzen bazaizu.
Etorri martxoaren 12an, 17:30ean trinitate plazan egingo dugun bilerara!
23/07/2021
Aurten Errekaleorren!!! 🌻🌾🌷🌹🌼
22/06/2021
Kaixo, kaixo ekipo!!!
Badatoz beste behin GAZTEEN UDALEKUA eta GAZTETXOEN UDATXANGOAK! Aurtengoan, urte bat eta gero udaleku eta udatxangoarekin bueltan gaude ekipo!! Gogotsu hasi gara hariak mugitzen malabarista onak bezala. Gure aldetik esan gogotsu gaudela oso eta esperientzia onak partekatuko ditugula bakarrik! jejejeje
Edozei zalatza edukiko bazenute idatzi lasai [email protected] -era gustora erantzungo dizuegu eta!
- Gazteen udalekuak: uztailaren 19tik 25ra: 2005-2009 urteetan jaiotakoekin (biak barne) joango gara, lekua oraindik zehazteke dugu baina laster ixteko irrikitan!
Izen emate esteka: https://forms.gle/Vu7CY3oq76wK8Xdw9
- Gaztetxoen udatxangoa: uztailaren 31tik abuztuaren 1erako gaua: 2010-2012 urteetan jaiotakoekin (biak barne). Begiraleak desiatzen gautxo polita umeekin pasatzeko, uste det apuntatu diren begirale kantitatea ikusita haurrak baino gehiago izango direla ;)
Izen emate esteka: https://forms.gle/DvUei9iGNV1v3tFA6
Bitartean jaso besarkada bana eta ondo ondo segi!
Gazteen udalekuak 2021
Haraino Gazteen Udalekuak antolatu ditugu uztailaren 19tik 25era 2005-2009 urteetan (biak barne) jaiotako gazteekin. Koronabirusaren kontua dela medio, aurten izen ematea egiteak ez dio zure seme-alabari zuzenean ziurtatuko udalekutara joatea. Gure berri izango duzue izen ematearen azken eguna amait...
15/06/2021
Kaixo ekipo!
Bagatoz bagatoz berriro ere berri frexkoekin. Esan genizuen bezala etxeko txikienentzat ere bagenuen zerbait prestatuta eta hementxe gatoz gure aurtengo menuarekin! Aurtengoan Uztailaren 31tik Abuztuaren 1erako eguna umeek gurekin pasatzea otu zaigu. Gau bateko egonalditxoa izango da, motza baina gurekin beti intentxoa! Udalekuetako izen ematean aipatu bezala, hasiera batean IZEN EMATEA EGITEAK EZ DU PLAZA ZIURTATUKO BERAZ IZEN EMATEAREKIN BATERA EZ EGIN ORDAINKETARIK!Egingo balitz, guraso bileraren berri ere laster izango duzue, ez kezkatu!
Datak gorde ondo buruan, izen ematea egin eta ea gaiztotxoren bat animatzen den gurekin etortzera!
Hementxe uzten dizuegu izen ematea betetzeko esteka, bertan d**o informazioa, edozein zalantza galdetu gure e-mailean: [email protected]
Gaztetxoen izen ematea egiteko esteka:https://forms.gle/DvUei9iGNV1v3tFA6
Besarkada bana ekipo eta ONDO ONDO SEGI!!
GAZTETXOEN UDATXANGOA IZEN EMATEA INSCRIPCIÓN GAZTETXOEN UDATXANGOA
Haraino Gaztetxoen Udaleku moduan irteeratxoa antolatu dugu uztailaren 31tik abuztuaren 1era 2010-2012 urteetan (biak barne) jaiotako gazteekin. IRTEERA: uztailaren 31ean, ordua eta irteera lekua zehazteke. ITZULERA: abuztuaren 1ean, ordua eta iritsiera lekua zehazteke. GURASO BILERA: oraindik zehaz...
24/05/2021
Kaixo kaixo familia!!!
Berri frexkoekin gatoz...... ireki baititugu udalekuetako izen emateak!!!🌱🌻🌷☀
Aurten ere uztailan izango dira, 19tik 25era, eta txanda bakarrean joango gara 2005etik 2009ra jaiotako gazteekin (biak barne). Oraindik lekua itxi gabe daukagu, baina aukera ugari sortu zaizkigu zuen proposamenei esker!!!
GARRANTZITSUA:
(EUS.) Aurten, koronabirusa dela eta, aforoa kontrolatu beharko dugu. Beraz, gogoan eduki, izen ematea egiteak ez duela zuen haurren plaza ziurtatzen. Hala ere, izen ematea ixten den egunean izango duzue gure berri.
(CAS.) Este año, debido al coronavirus, tendremos que controlar el aforo. Por lo tanto, recordad que la inscripción no garantiza la plaza de vuestros hijos e hijas. Sin embargo, tendréis noticias de nosotros el día que se cierre la inscripción.
Hementxe uzten dizuegu izen ematea betetzeko link-a, bertan d**o informazioa, edozein zalantza galdetu gure e-mailean: [email protected]
Esteka: https://forms.gle/Vu7CY3oq76wK8Xdw9
Bitartean, ondo segi ta muxu haundiiiiiiii bana!!!
Gazteen udalekuak 2021
Haraino Gazteen Udalekuak antolatu ditugu uztailaren 19tik 25era 2005-2009 urteetan (biak barne) jaiotako gazteekin. Koronabirusaren kontua dela medio, aurten izen ematea egiteak ez dio zure seme-alabari zuzenean ziurtatuko udalekutara joatea. Gure berri izango duzue izen ematearen azken eguna amait...