Gael Elkartea

Llamar Cómo llegar

Gael Elkartea Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Gael Elkartea, Deportes y ocio, Egun sentia 1, 5 izquierda, Ikaztegieta.

IJITOK 7 KUTTURRU 6IJITOK: Portillo, Aseginolaza, I. Jauregi, U.Jauregi eta Dominguez. Manso, Arce, Serrano eta Moha.KUT...
02/11/2026

IJITOK 7 KUTTURRU 6

IJITOK: Portillo, Aseginolaza, I. Jauregi, U.Jauregi eta Dominguez. Manso, Arce, Serrano eta Moha.

KUTTURRU: Oussama, Abde, Ismail, Larrañaga eta Arruabarrena. Ahmed, Leunda, Moha, Sala eta Ben Zine.

EPAILEA: Enzo Tosi.

GOLAK: Ijitok: U. Jauregi (3), Aseginolaza (2), Manso eta Dominguez. Kutturru: Ahmed (3) eta Abde (3).

Emozio handiko neurketa izan zen, eta emozioak bukaerara arte iraun zuen, gainera. Hala ere, huts asko izan ziren bi taldeen artean eta horrelakoetan atzean hutsik gutxien egin eta aurrean gehien asamatzen duenak irabazten du, eta horrelaxe izena zen, izan ere kanpoko taldeak atzean sekulako huts pila egin zituen, eta erasoan ere kamuts ibili ziren, zazpi baloi zutoinera bidaliz, eta penalti bat hutseginez.

Etxekoak oso azkar jarri ziren 3-0, kanpokoek atzean egindako hutsak ederki baliatuz. Hortik aurrera neurketa maldan behera izan zuten. Ikaztegietakoak, nahiz eta beti gerturatzen ziren, inoiz es zuten berdintzerik lortu, eta puntuak etxean geratu ziren.

ARROA BEHEA 0 IJITOK 7ARROA BEHEA: A.Ruiz, Leon, R.Ruiz, Ahmed eta Romero. Josu, Mardaras, Alvarez, Mesra, Corto eta Bor...
25/10/2026

ARROA BEHEA 0 IJITOK 7

ARROA BEHEA: A.Ruiz, Leon, R.Ruiz, Ahmed eta Romero. Josu, Mardaras, Alvarez, Mesra, Corto eta Borges.

IJITOK: Portillo, San Martin, Dominguez, Vicente eta Garmendia. Julian Arce, Julen Arce, Moha eta Manso.

EPAILEAK: Gurrutxaga II.a eta Robles. Txartelik gabe.

GOLAK: Ijitok: Vicente (2), Dominguez (2), Garmendia, Manso eta San Martin.

Itsasondoko Ijitok taldeak garaipen erosoa lortu zuen. Hasieratik izan zen nagusi, nahiz eta lehen zatian atea zulatzea kosta egin zitzaion. Ruiz atezaina izan zen protagonista, partidako onena, sekulano geldialdiak eginez. 0-2 joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian gauzak bide beretik joan ziren, baina etxekoak nekea somatzen joan ziren, eta horrek bidea erraztu zien kanpotarrei.

LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAKUTTURRU 2 UZTURRRE 4KUTTURRU: Sagastibeltza, Brahim, Ismail, Arruabarrena eta Larrañaga. Leunda...
19/10/2026

LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

KUTTURRU 2 UZTURRRE 4

KUTTURRU: Sagastibeltza, Brahim, Ismail, Arruabarrena eta Larrañaga. Leunda, Ben Zine, Salah eta Oussama.

UZTURRE: Egues, O. Arrospide, Zapirain, Lizarralde eta Jauregi. A. Arrospide, Susin, Manterola, Rubiños eta Sanchez.

EPAILEAK: Benito-Huarte eta Robles. Kutturru taldeko Oussamak ikusi zuen txartel horia.

GOOLAk: Kutturru: Larrañaga eta Brahim. Uzturre: A. Arrospide, Zapirain, Manterola eta Jauregi.

Ikaztegietako eta Leaburu-Txaramako taldeen arteko partida oso ona izan zen, bi talde onen arteko neurketak emozioa, golak eta joko ona izan zituen.

Agian justuena berdinketa izango zen, baina horrelakoetan ate aurrean ongien ibiltzen denak irabazten du, eta horrelaxe gertatu zen, lan horretan kanpokoak etxekoak baino hobeto aritu baitziren. Aipamen berezia merezi du baita ere Uzturreko Egues atezainak, neurketak bikaina egin baitzuen.

Lehen zatian etxeko taldeak baloia izan bazuen ere, kanpotarrek kontraerasora min handia egin zuten, atseden hartzera 0-3 joanez.

Bigarren zatian etxeko taldeak abiadura handiagoa jarri zuen eta kanpotarrak atzeraka bidali zituen. 2-3 jarri ziren eta ongien zeuden unean, gaizki defendatutako jokaldi batean, 2-4koa iritsi zen.

Hortik aurrera etxekoek izan zituzten aukerak, baina Eguesek dena geratu zuen. Uzturrek ere izan zuen bosgarrena sartzeko aukera, penalti bilkoitz baten bidez, baina hori-beltzek ez zuten asmatu eta markagailua ez zen gehiago mugitu.

Gipuzkoako Herri Txikietako 26-27 denboraldirako izena emateko epea zabalik d**o. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik,...
04/09/2026

Gipuzkoako Herri Txikietako 26-27 denboraldirako izena emateko epea zabalik d**o. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik, eta horretarako 696 277 697 zenbakira deitu behar da. Orain arte 1.500 biztanletik beherako taldeentzat zegoen aukera, baina parte hartzea gehitzeko asmoatekin 2.500 biztanlera zabaldu da.

Denboraldia amaituta hau da laburpena:LIGA: 1- Bidania-Goiatz2-Leaburu-Txarama3- Kutturru A4- Ijitok5- Kutturru B6- Arro...
01/06/2026

Denboraldia amaituta hau da laburpena:

LIGA:

1- Bidania-Goiatz
2-Leaburu-Txarama
3- Kutturru A
4- Ijitok
5- Kutturru B
6- Arroa Behea

Goleatzailerik onena: Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz)

A KOPA:

1- Bidania-Goiatz
2- Leaburu-Txarama
3- Kutturru A
4- Elgeta

Goleatzailerik onena Julen Garmendia(Elgeta)

B KOPA:

1-Ijitok
2- Kutturru B
3- Arroa Behea

Goletzalerik onena Jon Aseginolaza (Ijitok)

FINALA:B KOPA: KUTTURRU B 5 IJITOK 6KUTTURRU B: Alvarez, Moha, Ismail, Mohamed eta Sala. Mariano, Ben Zine, Soufianne et...
01/06/2026

FINALA:

B KOPA:

KUTTURRU B 5 IJITOK 6

KUTTURRU B: Alvarez, Moha, Ismail, Mohamed eta Sala. Mariano, Ben Zine, Soufianne eta Ala.

IJITOK: Portillo, Aseginolaza, Manso, Julian eta Garmendia. Adurriaga, Julen, Jauregi, Pellus eta Dominguez.

EPAILEAK: Benito Huarte eta L.Gurrutxaga. Ismailek ikusi zuen txartel horia Kutturru B talderen aldetik eta Dominguez, Jauregi eta Garmendia izan ziren Itsasondokoen aldetik ikusi zutenak.

GOLAK: Kutturru B: Ben Zine, Mohamed, Sala, Moha eta Ismail. Ijitok: Aseginolaza (3), Jauregi (2,) eta Garmendia.

Ijitok bereganatu zuen B Mailako Kopa, neurketa estu baten ostean. Azken segundoetan, erabaki zen auzia.

Bi aldiz aurreratu ziren Itsasondokoak baina ondoren Ikaztegietakoek 3-1eko partziala sartu eta 5-3 jarri ziren markagailuan. Etxekoek ez zuten jakin hori defendatzen, atzean hutsak egin eta faltaz betez. Neurketa berdindu ostean, azken segundoetan falta bikoitz bati esker Garmendiak erabaki zuen auzia.

3-4 POSTUAK:A KOPA:KUTTURRU A 10 ELGETA 6KUTTURRU A: Sagastibeltza, Brahim, Abde, Larrañaga eta Arruabarrena. Ander eta ...
01/06/2026

3-4 POSTUAK:

A KOPA:

KUTTURRU A 10 ELGETA 6

KUTTURRU A: Sagastibeltza, Brahim, Abde, Larrañaga eta Arruabarrena. Ander eta Moha.

ELGETA: Zeziaga, Mañarikua, Gorostiza, Garmendia eta Fajardo. Carmona.

EPAILEAK: Benito Huarte eta L. Gurrutxaga. Kutturru A taldeko Arruabarrenak ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Kutturru A: Brahim (4), Moha (2), Larrañaga (2), Arruabarrena eta Abde. Elgeta: Gorostiza (3), Garmendia (2) eta Mañarikua.

Kutturru A taldeak lortu zuen A Kopako hirugarren postua neurketa polit baten ostean. Azkar aurreratu ziren etxekoak 2-0, baina Elgetakoean golaren ostean gauzak estu jarri ziren, atsedenaren aurretik etxekoak gola sartu eta 3-1 joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian lesioak tarteko, etxekoak aldaketarik gabe geratu ziren eta neurketa erotu egin zen. Elgetakoak gora egin zuten, baina atzean ere zulo asko utzi zituzten eta amaieran gol festa izan zen.

FINALAK:A KOPA:BIDANIA-GOIATZ 3 LEABURU-TXARAMA 2BIDANIA- GOIATZ: I.Agirretxe, J.Agirretxe, Dorronsoro, Eskibel eta Otañ...
01/06/2026

FINALAK:

A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 3 LEABURU-TXARAMA 2

BIDANIA- GOIATZ: I.Agirretxe, J.Agirretxe, Dorronsoro, Eskibel eta Otaño. A.Agirretxe eta Iraeta.

LEABURU-TXARAMA: Rollan, Susin, Jauregi, A.Arrospide eta Rubiños. Escabias, Zapirain, Lizarralde, O.Arrospide, Manterola eta Sanchez.

EPAILEAK: Benito Huarte eta L.Gurtutxaga. A.Agirretxe eta Otaño izan ziren bidaniarren artetik txartel horia ikusi zutenak eta A. Arrospide, Zapirain eta Escabias leaburuarren artetik.

GOLAK: Bidania- Goiatz: Iraeta, Otaño eta J.Agirretxe. Leaburu-Txarama: Zapirain eta Escabias.

Bi zati ezberdin izan zituen finalak eta emozioa amaiera arte izan zen. Lehen zatian bidaniarrak nagusitu ziren eta horri esker 3-0 joan ziren atseden hartzera. Bigarrenean berriz, leaburuarrak nagusitu ziren baina kosta egin zitzaien golak lortzea. Amaitzetik gertu lortu zuten aurrenekoa eta jarraian bigarrena, baina partidak ez zuen gehiagorako eman.

27/05/2026
B KOPA:KUTTURRU B 5 ARROA BEHEA 2KUTTURRU B: Zroudi, Moha, Sala, Ben Zine eta Mohamed. Soufianne, Dih eta Teuw.ARROA BEH...
18/05/2026

B KOPA:

KUTTURRU B 5 ARROA BEHEA 2

KUTTURRU B: Zroudi, Moha, Sala, Ben Zine eta Mohamed. Soufianne, Dih eta Teuw.

ARROA BEHEA: Alvarez, A. Ruiz, R. Ruiz, Sevillano eta Palawo. Leon, Mardaras eta Romero.

EPAILEA: Guille Benitohuarte. Etxekoen aldetik Mohamedek ikusi zuen txartel horia eta kanpokoen aldetik A. Ruizek.

GOLAK: Kutturru B: Sala (2), Moha, Mohamed eta Ben Zine. Arroa Behea: Palawo (2).

Kutturruren bigarren taldeak B Kopako finala jokatzeko txartela eskuraru zuen Arroa Behea mendean hartuta. Neurketa estua izan zen, eta azkeneko minutuetan erabaki zen.

Lehen zatian etxekoak nagusi izan ziren, baina kanpokoak ongi itxi ziren eta ez zen izan golerako aukera handirik. Hori dela eta, hutsean iritsi ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian etxekoak aurreratu ziren Salaren gol bati esker, baina Palawok berdindu egin zuen. Ikaztegietakoak bi kolpe jo eta 3-1 jarri ziren, baina Palawok Arroa berriro ere partidan sartu zuen.

Azken txanpara ezer erabaki gabe sartu ziren, baina etxekoek bi minutuetan bi gol sartu eta neurketa erabakita utzi zuten. Itsasondoko Ijitok izango du aurkari finalean.

Dirección

Egun Sentia 1, 5 Izquierda
Icazteguieta
20267

Teléfono

+34696277697

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Gael Elkartea publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría

Gimnasios cercanos