18/05/2026
IGERILARI OSOA
📍Zumaia 2026-05-17
Atzoko eguna denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat izan zen klubeko 2015. urteko igerilarientzat. 🏊🏻 3 mutil eta 🏊🏻♀️ 5 neska
Zumaian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko (Igerilari Osoa) txapelketa, igande osoan zehar.
Goizean, igerilariek 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak jokatu zituzten; arratsaldean, berriz, 100 metro bular eta 100 metro libre. Horrez gain, neskek 4x50 estiloetako eta 4x50 libreko erreleboetan parte hartzeko aukera izan zuten.
Emaitza aipagarrienak honako hauek izan ziren:
🥉 4x50 estiloetako erreleboa, nesken mailan
🏊🏻♀️Nesken sailkapenean hirugarren postua 🏆🥉
Gainera, Iraidek 🏆🥉hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, txapelketa bikaina osatuz.
Zorionak danori!! 🫶🏼🏊🏻♀️