19/09/2026
EMAKUMEZKOEN MARKA BERRIA!
Gaur, gure taldeko kide den Estefania Etxebestek (Este Fii ) emakumezkoetan orain arte zegoen marka hautsi du! 166kg pisatu dituen harria bi aldiz bizkarreratzea lortu du!
Gaur arte, gure eskolako kide den Idoia Etxeberriak (Idoia Etxeberria Ikutza ) izan du errekor absolutua, 163kg bizkarreratuaz.
Joseba Ostolaza Harri Eskola oso harro sentitzen da zuetaz, emakumeak ere harrijasotzen ikustea pozgarria da eta horrelako markak egin eta hobetzea hunkigarria da benetan.
Zorionak Estefi, orain zurea da errekorra!✨
Jarrai dezagun emakumeen kirola bultzatzen eta plazaz-plaza zuetaz gozatzen!!!💜