13/11/2026
🧔🏻 ABADIÑO KE MOVEMBER MUGIMENDUAGAZ! 💚🤍
Azaroa Movember hilabetea da. Baina zer da Movember?
Movember mundu mailako mugimendu solidarioa da, gizonen osasunari ikusgarritasuna ematea eta kontzientzia piztea helburu duena. Besteak beste, prostatako eta barrabiletako minbiziaren prebentzioa, osasun mentala eta suizidioaren prebentzioa lantzen ditu.
Azaroan zehar bibotea haztea bihurtu da mugimendu honen ikur nagusietako bat. Keinu horren bidez, elkarrizketak sortu, tabuak hautsi eta garrantzitsua den g*i bati arreta jarri nahi zaio: osasuna zaintzea eta laguntza eskatzen jakitea.
Durangon, Durango Rugby Taldea ari da Movember mugimendua bultzatzen eta zabaltzen, urtez urte ekimen honi ikusgarritasuna emanez. Haien lana eta konpromisoa aitortu nahi ditugu.
Abadiño KEren ustez, ordea, horrelako ekimenek ahalik eta jende gehienarengana iritsi behar dute. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu mugimendu hau Abadiñora ere zabaltzea, futbolak Durangaldean duen indarra, jarraitzaile kopurua eta gizartean duen eragina kontuan hartuta.
Kirola gizartea eraldatzeko tresna ere bada. Fultbol talde bat garen heinean, gure ardura ez da zelaira mugatzen. Balioak transmititu, elkartasuna sustatu eta gizartean garrantzitsuak diren g*iei ahotsa eman nahi diegu.
👕 MOVEMBER KAMISETAK ESKURAGARRI!
Movember kamisetak 10 €-ko prezioan eskura ditzakezue.
Kamiseta eskuratu nahi duenak Abadiño KEren bidez egin dezake eskaera. Guk eskaera guztiak jasoko ditugu eta kudeaketa osoaz arduratuko gara.
💚 Keinu txikiak, kontzientziazio handia. Egin dezagun bat kausa honekin!
ABADIÑO KE MOVEMBER MUGIMENDUAGAZ!